XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ERANTZUN AZKARRAK1.- Joan-etorriko txartela
Bi mexikano, bat oso handia eta bestea txiki samarra, hizketan ari ziren herriko tabernan.
Handiak Pantxo zuen izena.
Bibote luze eta lodiak zituen: kokotzeraino iristen zitzaizkion.
Gelditu gabe ari zen Pantxo hizketan, harro harro.
Besteak isil isilik entzuten zion.
- Orduan bai sasoia! - zioen gaztetako ibilerak gogoratuz.
- Oroitzen zara? Behin zezen bat zetorren neregana, zuzen zuzen; ni ez nintzen, ordea, ikaratu: adarretatik heldu eta lepoa bihurritu nion.
- Gogoratzen zara?
- Beste batean, diligentziako zaldiak zoratu egin ziren.
- Nola, gero! Amiltegira zihoazen.
- Hura larria! Salto batez gainera igo eta berehala gelditu nituen zaldiak.
- Diligentzian gobernadorea zihoan.
-
-
- Eta miloe bat eskaini zidan... gogoratzen zara? - Nola ez, Pantxo...!- besteak ahopetik.
Horretan ari zirelarik hirugarren bat inguratu zitzaien irrifarrez: - Kaiso, Pantxo, orain ere gezurrak kontatzen? Gezurtia zara gero! - Gezurtia ni?
- Esan berriz hori! - Horixe
- Gezurtia zara, gezurti! - Nola...? Pantxori burla? Zuk ez duzu bizitza maite, adiskidea.
- Gizon bazara, etorri bihar S. Antoniora eta... pistolek erabakiko dute zeinek duen arrazoi.
- Joango naiz, bai, gizona, horixe joango naizela.
- Bala batez aski izango dut.
Biharamonean, goizeko bostetan geltokian ziren biak, zein baino zein serioago, S. Antonioko trena hartzeko prest.
Pantxok joan-etorriko txartela eskatu zuen; besteak harunzkoa bakarrik.
Pantxok, barneko kezka gorde nahirik edo, honela bota zion lagunari: -Kontxo, kontxo! Harunzkoa hartu duzu... itzultzeko asmorik ez, ala? - Itzuli?
- Ni lagunaren txartelaz itzultzen naiz beti....
Galderak